Gizartea -

Indarkeria matxista

Bi emakume adingaberi sexu erasoa egin diete Getxon

Ustezko erasotzailea, 24 urteko gizon bat, atxilotu egin dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 24 urteko gizon bat atxilotu du astelehen honetan Getxon (Bizkaia), emakume adingabe bati sexu erasoa egitea eta beste bati ukipenak egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Erasoak igandean jazo ziren. Biktimek salaketan azaldu zutenez, biak Areetako jaietan zeuden, eta, une batean, gizon bat gerturatu zitzaien eta euretako bati ukipenak egin zizkion.

Ondoren, beste adingabeari sexu erasoa egin zion, eta telefonoa ostu zion.

Salaketak jaso ondoren, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta gaur goizean atxilotu du ustezko erasotzailea, Getxon.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Getxo Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gaurko azken ordukoa