Gizartea -

Akordioak

134 errefuxiatu hartu ditu Euskadik bi urtetan, Europako akordioen barruan

Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeak 54 babestu ditu (24 Araban, 27 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian).

Irudia: EiTB
Irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 134 pertsona errefuxiatu hartu ditu bi urtetan, berriro kokatzeko eta finkatzeko Europako akordioen baitan, Errefuxiatuak Laguntzeko Espainiako Batzordeak (Cear) ohar batean jakitera eman duenez.

Pertsona horietatik, 54 Cearren babestu dituzte (24 Araban, 27 Gipuzkoan eta 3 Bizkaian).

Taldeak oharrean bi pertsonen adierazpenak sartu ditu: Suadenak eta Rafidenak; Greziatik datoz, urte eta erdi inguru egiten du Euskadin daudela. “Akordioak betetzen ez direla ikusita”, errefuxiatuak hartzeko eskatu diete biek europarrei.

“Europa osoari pertsona errefuxiatuei ateak irekitzeko eskatzen diot”, adierazi du Suadek. Siriako gerratik ihes egiten Mediterraneoa zeharkatu zuen, Greziara iritsi arte. “Jendea Sirian eta itsasoan hiltzen ari da”, gogorarazi du.

Bestalde, Rafidek (Iraketik dator) herrialdea utzi behar izan zuen emaztearekin eta bi seme-alabekin, gerragatik, eta errefuxiatuak hartzearen alde egin du: “Leku segurua behar dute, eta babesten dituen sabai bat”, esan du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Espainia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan albisteak Errefuxiatuak