Gizartea -

ISTRIPUA

Bi gizon hil dira Mungian, luizi batek harrapatuta

50 eta 76 urteko bi gizonak zanga bat egiten ari ziren, eta, halako batean, lur-jausi bat izan da eta bertan harrapatu ditu.

Zanga batean lanean ari zirela luizi batek harrapatu ditu langileak. Argazkiak: EFE
Zanga batean lanean ari zirela luizi batek harrapatu ditu langileak. Argazkiak: EFE
Bi gizon hil dira Mungian, zanga batean harrapatuta

0:34

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon hil dira gaur, asteartea, Mungian, zanga bat egiten ari zirela luizi batek harrapatuta, Ertzaintzak eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Hildakoak 50 eta 76 urteko bi gizon dira, aitaginarreba eta suhia. Azken hori ezbeharra jazo den lursailaren jabea da. Antza, hodiak jartzen ari ziren.

Istripua 10:00ak aldera gertatu da, Mungiako Atxuri auzoan. Bi gizonak zanga bat egiten ari ziren, eta, halako batean, lur-jausi bat izan da eta bertan harrapatu ditu.

Osalaneko teknikari bat joan da istripua izan den tokira, eta horrek baieztatu duenez, gertatutakoa ez da lan istripua izan, etxeko ezbeharra baizik.

Suhiltzaileak eta erreskate taldeak bertaratu badira ere, bertan hil dira biak. Epaileak gorpuak altxatzeko agindua eman arte izan dituzte bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia Mungia bideoak Lana