Gizartea -

TRAFIKOA

Sesmako bizilagun bat hil da, Andosillan izan den trafiko-istripuan

Beste pertsona bat larri zauritu da, eta Calahorrako Ospitalera eraman dute. NA-134 errepidean izan da ezbeharra, 14:44 inguruan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu, gaur arratsaldean, Andosillan (Nafarroa) izan den auto-istripuan. Bi autok aurrez aurre jo dute, NA-134 errepidean, 14:44 inguruan.

Sesmako 55 urteko gizon bat da hildakoa, eta larri zauritu dena, berriz, 39 urteko murtziarra. Azken hori izan da, lehen ikerketen arabera, istripua eragin duena.

Calahorrako Ospitalera eraman dute zauritutako gizonezkoa, eta Foruzaingoak alkohol eta droga probak egin dizkio bertan.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Nafarroako albisteak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa