Gizartea -

Vallecaseko Zubian

Emakume bat hil dute Madrilen buruan tiro eginda, kaletik zebilela

Lekukoen arabera, bi gizonezko biktimarengana hurbildu eta horietako batek tiro egin zion buruan; horrezkero ihes egin zuten.

Larrialdietako zerbitzuak, hilketa izan den lekuan. Argazkia: EFE
Larrialdietako zerbitzuak, hilketa izan den lekuan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko emakume bat hil dute bart Madrilen, Maria Encinas kaletik zebilela (Vallecaseko Zubia barrutian), buruan tiro bat jasota, Madrileko Larrialdietako zerbitzuak Eferi adierazi dioenez.

Gertaera 23:30 inguruan gertatu zen; antza denez, eta han zeuden lekukoen arabera, bi gizonezko biktimarengana hurbildu eta horietako batek tiro egin zion buruan; horrezkero ihes egin zuten.

Ondoren, Polizia Nazionala eta Samur-Babez Zibileko kideak bertaratu eta biktima suspertzen saiatu ziren, baina azkenean hil egin zen, hori dela eta, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.

Poliziak ez du hipotesirik baztertu, baina lehendabiziko zantzuen arabera, ez da indarkeria matxista kasu bat, EFE berri-agentziak Poliziaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.

Oraingoz, ez dute inor atxilotu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gaurko azken ordukoa Madril albisteak gaur