Gizartea -

Leioa

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea hustu dute, sute batengatik

Sutea laborategi batean piztu da, 11:30ean, eskola-orduetan. Dirudienez, ez da inor zauritu.

Sutea laborategi batean piztu da. Argazkia: @BomberosEuskadi
Sutea laborategi batean piztu da. Argazkia: @BomberosEuskadi
Sutea laborategi batean piztu da. Argazkia: @BomberosEuskadi

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Leioan duen Zientzia eta Teknologia Fakultatea hustu dute ostegun honetan, laborategi batean sutea piztu ondoren.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, sutea 11:30ean hasi da eraikinean, eskola-orduetan. Eraikinak hiru solairu eta bi soto ditu.

Bai ikasleak bai irakasleak irtenarazi dituzte eraikinetik, baita bertan zeuden gainerako langileak ere, baina, dirudienez, ez da inor zauritu. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, eta 12:15erako kontrolpean hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU berriak Suteak bideoak Gizartea bideoak Leioa bideoak Albisteak