Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Euskal Herriko Ikastolen 2017-18 ikasturte hasierako ekitaldia Elorrion

Gizartea

Ikasturte hasierako ekitaldia

Hezkuntza akordioa lortzea, Ikastolen aurtengo erronka

eitb.eus

2017/09/30

2017-18 ikasturte hasierako ekitaldia ospatu du Ikastolen Elkarteak gaur Elorrion. 110 ikastolak eta 56.000 ikaslek osatzen dute Euskal Herriko ikastolen sarea.

  • Azken lau urteetan 50 urte bete dituzten 27 ikastola omendu dituzte Elorrion. Argazkia: EiTB

    Azken lau urteetan 50 urte bete dituzten 27 ikastola omendu dituzte Elorrion. Argazkia: EiTB

    Azken lau urteetan 50 urte bete dituzten 27 ikastola omendu dituzte Elorrion. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Elorrioko Arriola antzokian ospatu dute larunbat honetan Euskal Herriko ikastolek 2017-18 ikasturtearen hasierako ekitaldia. Bertan izan dira, besteak beste, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua, Ana De Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, EAJ eta EH Bilduko hainbat ordezkari, eta hezkuntza, sindikatu, kooperatiba, euskalgintza zein euskal kulturako hainbat eragile.

Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk ikastolen aurtengo ikasturteko erronkak azaldu ditu, eta erronka nagusiak hezkuntza eraldatzen jarraitzea eta Hezkuntza akordioa lortzea izango direla nabarmendu du.

Berrikuntzak

Hauek dira aurtengo ikasturtean dauden berrikuntza nagusiak: Bokaleko ama ikastola berria, Bernat Etxepare ikastolaren zabalpena, Armentiako ikastolan Batxiler eskaintza, eta Argantzon ikastolan Lehen Hezkuntza. Gainera, asko dira eraikinak berritu dituzten ikastolak, berritzen ari direnak edota berritzeko egitasmoak dituztenak.

Bestalde, euskal curriculuma garatzeko eta gelarazteko ikasmaterial berriak sortu dituzte EKI proiektuaren baitan. Aurten, Lehen Hezkuntzako 6. mailan aplikatuko da.

Horrekin batera, eskola jazarpenari aurre egiteko KiVa programak jarraipena izango du, eta ikastola gehiago sartu dira programan. Orain arte, 55 ikastola aritu dira bertan.

Hezkuntza akordioa

Halaber, Ikastolen Elkarteko lehendakariak hizpide izan du hezkuntza akordio baten beharra EAEn. Horren harira, iragan astelehenean Hezkuntza Sailarekin 33 hezkuntza eragilek egindako bilera abiapuntua izan behar dela nabarmendu du.

Hezkuntza akordioaren ostean hezkuntza lege berri bat egon behar duela gaineratu du, eta horri begira ikastolek dokumentu bat garatu dutela. Halere, dokumentu hori ez dela marra gorririk izango azaldu du: "Guk eskatzen dugun legea da hezkuntza sistemako ikastetxe guztiak barne bilduko dituena, hezkuntza zerbitzu publikotik abiatuta, eta, nolabait esan, publikotasun partekatu baterantz jarriaz", adierazi du Ikastolen Elkarteko lehendakariak. "Baina, aldi berean, uste dugu lege horrek balio izan behar duela Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema Propio bat eraikitzeko, herri honentzat funtsezkoa delako gai hau, ezin dugulako Espainiako edo Frantziako lege murriztaileen pean egon".

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak elkarlanerako deia egin du Ikastolen ikasturte hasierako ekitaldi ofizialean. Hezkuntza lege berri bat beharrezkoa dela, baina, lehendabizi, zein hezkuntza eredu nahi den finkatu beharra dagoela esan du Uriarte sailburuak.

27 ikastolari omenaldia

Ikasturte hasierako ekitaldian, omenaldia egiteko tartea ere egon da. Hala, azken lau ikasturteotan 50 urte bete dituzten 27 ikastola omendu dituzte. Merezi duten esker ona adierazi diete, eta, bereziki, urteotan guztiotan erakutsi duten konpromiso sendoa aitortu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena