Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Emakume bat larri Erandion, autoarekin farola bat jo ostean

Istripua 17:25ean gertatu da, BI-637 errepidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat larri zauritu da larunbat honetan Erandion (Bizkaia), autoarekin farola baten kontra talka egin ostean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Istripua 17:25ean gertatu da, BI-637 errepidean, Getxorako noranzkoan.

Emakumea ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Errepidea moztu behar izan dute, eta alboko bide batetik bideratu dute ibilgailuen joan-etorria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Erandio argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak