Gizartea -

Gertaera

Emakume bat zauritu da Muskizko taberna bateko ke-kanpaiak su hartu ostean

57 urteko emakumeak erredurak egin ditu beso batean eta kea arnastu du, eta, ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

57 urteko emakume bat zauritu da Muskizen (Bizkaia), Pobeña auzoko taberna bateko ke-erauzgailuak su hartu ostean. Erredurak egin ditu eta kea arnastu du.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 06:15 aldera gertatu da ezbeharra, taberna bateko ke-xurgagailuak su hartu duenean.

Poliziak eta suhiltzaileak bertaratu dira, eta minutu gutxi behar izan dituzte sua itzaltzeko. Emakumeak, baina, erredurak egin ditu beso batean, eta kea arnastu du. Hori dela eta, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Bizkaiko albisteak Suteak gaur Muskiz argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Tabernak