Gizartea -

trafikoa

6 km-ko auto ilarak Mendaron, sei ibilgailuren arteko istripu baten ostean

Bestalde, kamioi batek artaziarena egin du Donostia parean. BI-636an, Kastrexanan, Bilborako sarbidean, pertsona bat zauritu da beste istripu batean, eta Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AP-8an sei ibilgailuren artean izandako istripu batek sei kilometrorainoko ilarak sortu ditu, Bilborako noranzkoan, Mendaron (Gipuzkoa), baina ez da inor zauritu. 10:15 inguruan, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du, errepidea garbitu eta gero.

Segurtasun Sailak eta Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi dutenez, kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Bilborako noranzkoan, 19. kilometroan, eta ibilgailua errepidetik kendu eta bidea garbitzeari ekin diote. Astigarragako irteera zabalik izan da.

 

Kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Astigarraga parean
Kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Astigarraga parean
Kamioi batek artaziarena egin du A-15ean, Astigarraga parean

2:36

 

Gainera, beste istripu bat izan da BI-636 errepidean, Kastrexanan, Bilborako sarbidean, eta pertsona bat zauritu da. Basurtuko Ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Donostia argazkiak Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Gaurko azken orduko albistea A-8 autobideko istripuak gaur