Gizartea -

Sutea

Sute batean hanketan erredurak egin dituen gizon bat ebakuatu dute Muskizen

Lehen ikerketen arabera, zartagin batek su hartuta piztu da sutea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

43 urteko gizon bat ospitaleratu dute, Muskizen (Bizkaia), sute batean hanketan erredurak egin baititu. Haren etxeko sukaldean piztu da sutea, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

02:30 aldera, herritar batek Ertzaintzari deitu dio, hiru solairuko etxebizitza eraikin batean sutea zegoela jakinarazteko.

Lehen ikerketen arabera, zartagin batek su hartuta piztu da sutea.

Zauritua anbulantziaz eraman dute Santurtziko San Juan de Dios ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak bideoak Muskiz bideoak Gizartea Eguneko albisteak