Publizitatea
X

Irratia zuzenean

2017 Kimikako Nobelak CIC bioGUNErekin lotura du

Gizartea

Saria

Kimikako Nobelak CIC bioGUNErekin lotura du

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/04

Richad Henderson zentroko lerro estrategikoaren diseinuan parte hartzen ari da. Bestalde, Joachim Frank Mikel Valle zentroko ikertzailearen maisua izan da.

  • Richard Henderson Erresuma Batuko zientzialaria. Argazkia: EFE

    Richard Henderson Erresuma Batuko zientzialaria. Argazkia: EFE

    Richard Henderson Erresuma Batuko zientzialaria. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Kimikako Nobela jaso duten hiru zientzialarietatik batek CIC bioGUNErekin lotura du. Richad Henderson zentroko lerro estrategikoaren diseinuan parte hartzen ari da. Bestalde, Joachim Frank Mikel Valle zentroko ikertzailearen maisua izan da.

CIC bioGUNEk jakitera eman duenez, Henderson zentroaren Nazioarteko Zientzia Aholkularitza Batzordeko kidea da. Batzordea aldian-aldian biltzen da Derioko instalazioetan, “erakundearen ekoizpen zientifikoa aztertzeko eta etorkizunerako lan ildo estrategikoak diseinatzeko”.

2017ko Kimikako Nobel saria Lausanako Unibertsitateko Jacques Dubochet, Columbia Unibertsitateko Joachim Frank eta Cambridgeko MRC Laboratory of Molecular Biologyko Richard Henderson zientzialariek irabazi dute. "Molekulak aztertzeko mikroskopia krioelektronikoa garatzen" egin duten lana saritu nahi du horrela epaimahaiak.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena