Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Adingabe baten aurkako sexu-erasoa, Arrigorriagan

Gertakarien berri izan bezain laster, EAEko Gazteria Kontseiluak erasoa gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Gainera, salaketa aurkezteko ausardia goraipatu du EGKk.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe batek salaketa aurkeztu du Ertzaintzaren aurrean, iragan astelehenean sexu-eraso saiakera bat jasan ondoren, Arrigorriagan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakarien berri izan bezain laster, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteria Kontseiluak (EGK) erasoa gaitzetsi du eta biktimari elkartasuna eta babesa adierazi dio. Gainera, salaketa aurkezteko ausardia goraipatu du EGKk.

Bestalde, Amurrion (Araba) bikotekide ohiak jo duen 25 urteko emakumeari elkartasuna adierazi dio Kontseiluak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Espainian Bizkaia EAE albisteak Arrigorriaga bideoak Gaurko azken orduko albistea