Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Emakume bat atxilotuta Loiuko aireportuan 4,3 kilo kokaina maletan zituela

Gizartea

DROGAK

Emakume bat atxilotu dute Loiun 4,3 kilo kokaina maletan zituela

Agentziak | Erredakzioa

2017/10/05

Merkatuan 250.000 euroko balioa dauka Guardia Zibilak konfiskatutako droga.

  • Maletak konkor bat zuen, eta azpian, ezkutatuta droga zegoen. Argazkia: Espainiako Gobernua.

    Maletak konkor bat zuen, eta azpian, ezkutatuta droga zegoen. Argazkia: Espainiako Gobernua.

    Maletak konkor bat zuen, eta azpian, ezkutatuta droga zegoen. Argazkia: Espainiako Gobernua.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Guardia Zibilak emakume bat atxilotu zuen joan den astean Bilboko aireportuan 4,3 kilo kokaina maletan ezkutatua zituela, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak gaur jakitera eman duenez.

Emakumea Sao Paulo (Brasil) hiritik zetorren, eta Madrilen eskala egin ostean, Bilbon gelditu zen; orduan, poliziek maleta miatu zioten.

Maletak konkor bat zuela antzeman zuten poliziek eta, azpian ezkutatuta, plastikozko bi xafla aurkitu zituzten. Xafla horietako bakoitzaren barruan hauts zuri antzeko bat aurkitu zuten. Analisien ostean, hauts zuri hori kokaina zela ondorioztatu zuten.

 

Droga Cocaína Aeropuerto Loiu_ Droga Kokaina Loiuko Aireportua. Foto: Delegación de Gobierno

Maletak konkor bat zuen, eta azpian, ezkutatuta droga zegoen.

Merkatuan 250.000 euroko balioa duen 4,34 kilo kokaina atzeman du Poliziak.

Emakumea atxilotu zuten osasun publikoaren aurkako droga-trafiko delitua egotzita.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena