Gizartea -

Gertaera

Auto bat eta motor bat kaltetu dira Bilbon hiru edukiontzi erre ostean

Argitu gabeko arrazoiengatik piztu da sutea Otxarkoaga auzoko Garate Bidea kalean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto batek eta motor batek hainbat kalte jasan dituzte goizalde honetan Bilbon, argitu gabeko arrazoiengatik, hiru edukiontzi erre ostean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Otxarkoaga auzoko Garate Bidea kalean piztu da sutea, 23:45ak aldera, edukiontzi bakar batean. Geroago, sugarrak zabaldu dira eta, horren ondorioz, gertuko bi edukiontzik ere su hartu dute. Gainera, ibilgailu bat eta motor bat kaltetu dira. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sutea mendean hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo albisteak Suteak gaur Delituak azken ordukoa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Otxarkoaga gaur