Gizartea -

Zirkulazioa

A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean

Antza, sutea kamioiaren atoian piztu da. Ibilgailuen zirkulazioa Hernaniko herrigunetik eta kamioiena N-1 errepidetik bideratzen ari da Ertzaintza.

A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean. Argazkia: EiTB
A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean. Argazkia: EiTB
A-15 autobidea itxi dute Hernanin, kamioi batek su hartu ostean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

A-15 autobidea itxi dute goizeko10:00ak aldera, Hernani parean, Donostiako noranzkoan, kamioi baten atoiak su hartu ostean.

Ertzaintza ibilgailuen zirkulazioa Hernaniko herrigunetik eta kamioiena N-1 errepidetik bideratzen ari da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, kamioiaren gidaria onik atera da eta suhiltzaileak atoiaren sugarrak 10:45erako itzali dituzte. A-15 autobideko errail biak itxi behar izan dituzte, Donostiako noranzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Trafikoa Gipuzkoa Hernani albisteak EAE albisteak Suteak Albisteak A-15 autobia