Gizartea -

Gipuzkoa

56 urteko gizon bat desagertu da Arrasaten

Mendira joan zen atzo, eta, etxera itzuli ez zela ikusita, desagerpenaren berri eman zuten senideek.

SOS Deiakek zabaldutako desagertatuaren argazkia.
Desagertua Arrasaten. Argazkia: SOS Deiak
SOS Deiakek zabaldutako desagertatuaren argazkia.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrasateko 56 urteko bizilagun bat desagertuta dago atzo geroztik, Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, etxetik falta zela ikusita, larrialdietarako zerbitzuak ohartarazi dituzte bart senideek. Nonbait, mendira joan zen goizean, ohiturari jarraiki. Gauean, baina, etxera itzuli ez zela ikusita, familia arduratu egin zen, eta salaketa jarri du.

Udalaitz eta Besaide mendietan bilatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Arrasate Gizartea bideoak Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak Urkiolako parke naturaleko mendiak