Gizartea -

CD Vitoria-Racing

49 lagun identifikatuta, atzo Gasteizen zaleen artean piztutako liskarretan

Lau lagun zauritu ziren Club Deportivo Vitoria eta Racing taldeen arteko partidaren aurretik piztutako istiluetan. Club Deportivo Vitoriak argitu du bere zaleek ez zutela liskarrean parte hartu.

49 pertsona identifikatuta, Gasteizen zaleen artean izandako istiluetan

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 49 lagun identifikatu ditu Ertzaintzak larunbat honetan Gasteizen, Club Deportivo Vitoria eta Racing futbol taldeen partidaren aurretik zaleen artean piztutako liskarren ondorioz. Lau lagun zauritu ziren bertan.

Ertzaintzak, gainera, eginbideak ireki ditu, ikertu modura, Zarauzko bizilagun (26 urte ditu) baten aurka, ustez istiluetan parte hartzeagatik.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, litekeena da taldeen arteko juntadizo edo "kedada" bat izatea, ustez sare sozialen bitartez egindakoa, Ertzaintzak orain arte egin dituen ikerketen arabera.

Istiluak eguerdian izan ziren, Gasteizko Aduerza auzoan. Futbol zaleen arteko borroka izan zen kalean, eta makilak eta objektuak ere erabili zituzten elkarren aurka. Lau lagun zauritu ziren eta horietatik bi erietxera igorri behar izan zituzten. Beste biek zauri arinak zituzten.

15:00ak inguruan, Racing de Santander taldeko zaleak elkartu ostean, Ertzaintzak autobusari bidean lagundu zion, Kantabriarantz.

Ertzaintzak argiketa ireki du eta, behin bukatuta, aginte judizialaren esku utziko du.

Futbol taldeen gaitzespena

Ohar baten bitartez, Club Deportivo Vitoriak gertaera salatu du eta adierazi du bere zaleek ez zutela liskarrean parte hartu.

Bestalde, Racingek ere gertatutakoa salatu du Twitter bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola estatuko azken ordukoa Gizartea Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea