Gizartea -

Zirkulazioa

A-8a normaltasunera itzuli da Erandion izandako istripuaren ostean

Ezbeharra Erandioko N-637 errepideko 11. kilometroan gertatu da, eta, ondorioz, eskuinaldeko erreia itxi behar izan dute. Bi pertsona zauritu dira.

Auto-ilara handiak sortu dira istripuaren ondorioz. Argazkia: eitb.eus.
Auto-ilara handiak sortu dira istripuaren ondorioz. Argazkia: eitb.eus.
Auto-ilara handiak sortu dira istripuaren ondorioz. Argazkia: eitb.eus.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autoren arteko istripua izan da Erandion (Bizkaia), astelehen goizean, Bilborako noranzkoan, eta, ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira A-8an, baina ordu batzuk geroago egoera normaltasunera itzuli da. Bi lagun zauritu dira, eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez.

Ezbeharra 07:35ean jazo da, N-637 errepideko 11. kilometroan, Bilborako bidean, Txorierriko igarobidea hartzeko irteerara iritsi baino lehen.

Auto-ilarek eragin handia izan dute Arrontegiko zubian, bi noranzkoetan, eta A-8an, Barakaldo parean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilboko albisteak Erandio bideoak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Barakaldo Bilbo erdialdeko sarbidea Arabako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Gaurko azken orduko albistea A8 autobidea gaur Istripua Txorierriko igarobidean gaur