Gizartea -

Larunbat honetan

Honela eragingo du Bilbao Night Marathonek zirkulazioan

Lasterketa San Mameseko zelaigunetik irten eta Guggenheim museoan amaituko da. 20:00ak eta 02:15 artean izango du eragina errepidetan.

Bilbao Night Maratonen artxiboko irudia. EFE
Bilbao Night Maratonen artxiboko irudia. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbao Night Marathon lasterketaren IX. edizioa jendetsua izango da, 10.000 pertsonak parte hartuko baitute. Lasterketaren ondorioz, Bilboko hiriguneko kale nagusietan eta Itsasadarraren bi aldeetan zirkulazio-aldaketa handiak egingo dira, urriaren 21ean, larunbata, arratsaldean eta gauean.

Lasterketa 20:30ean hasiko da San Mames futbol-zelaiaren ondoko zabaltzan eta amaitu Guggenheim Museoan amaituko da. Zirkulazioan ezarritako mugak, berriz, 20:00etan eta goizaldeko 02:15era arte luzatuko dira, gutxi gorabehera.

Zirkulazio-aldaketak, batez ere, Basurtu, Indautxu, Abando, Zazpi Kaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Ignazio auzoetan egingo dira. Gune horietan garajeetarako eta aparkalekuetarako sarrera-irteerak itxita egongo dira denbora-tarte horretan.

Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira. Taxi-geraleku batzuk ere kendu egingo dira ohiko lekuetatik eta tranbiaren zerbitzua 20:00etan amaituko da.

Lasterketak irauten duen denboran norbere ibilgailua ez hartzeko gomendioa egiten du Bilboko Udalak; lasterketa udaltzainek eta antolaketako langileek erregulatuko dute uneoro.

Era berean, larunbat arratsaldean gure hirira hurbildu nahi duten pertsonei gomendatu nahi die garraio publikoa (ahal dela, trena edo metroa) erabiltzea eta, ibilgailua erabiliz gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan uztea, hirurak metro geltokien ondoan baitaude. Izan ere, ibilbidean dauden aparkaleku guztietarako sarbidea mugatuta egongo da, neurri handiagoan ala txikiagoan.

Bilboko Udalak esku-orriak banatuko ditu 57.000 postontzi ingurutan eta 5.000 ohar inguru ipiniko ditu kale, atari eta garajeetan, kasuan kasuko gunean egingo diran zirkulazio-aldaketekin.

Aldaketak garraio publikoan

20:00etatik 02:15era bitarteko zirkulazio-muga horien guztien eraginez, Bilbobuseko linea gehienetan ibilbideak aldatuko dira. Horri buruzko informazio osoa informazio-paneletan eta markesinetan jarriko da.

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean eta 010 telefonoan (944 010 010 Bilbotik kanpo egonez gero) kontsultatu ahalko da.

Halaber, kale hauetako taxi geltokiak kendu egingo dira: Elcano kalea 1-3, Abandoibarra etorbidea, Madariaga etorbidea, Plaza Biribila, Kale nagusia, 83 eta Areatza. Bestalde, Bilbao Night Marathon lasterketaren eraginez, ez da tranbia zerbitzurik egongo 20:00etatik aurrera. Horri buruzko informazio zehatza 902 543 210 telefono-zenbakian, www.euskotren.eus tranbiaren webgunean eta @euskotrenEJGV twitter profilean kontsultatu ahal izango da.

Bizkaibuseko linea batzuetan ere egingo dira aldaketak. Informazio gehiago: www.bizkaia.eus

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak