Gizartea -

Nafarroa

5.300 euro zituen motxila bat topatu eta itzuli du Tuteran gazte batek

Gaztea Castejongoa da. Ekuadorreko herritar batena da motxila; barruan zegoen dirua erabiliz, gurasoen mediku-tratamendua ordaintzeko asmoa du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan, Tuterako bulego batean langabezia-txartela zigilatu ostean, Castejongo gazte batek 3.500 euro baino gehiago zituen motxila bat topatu du, eta jabeari itzuli dio; Ekuadorreko herritar bat da jabea, eta dirua gurasoen mediku-tratamendua ordaintzeko erabiliko du.

Diaz Bravo kalean zeuden bi autoren artean aurkitu du motxila gazteak. Foru Poliziako lagun bati deitu dio, xede izanik horren berri ematea eta azaltzea motxilaren barruan, diruaz gain, balizko jabearen dokumentazioa zegoela.

Foru Poliziak jakitera eman duenez, patruila batek dokumentazioa aztertu du, eta baieztatu du atzo gauean galera bat salatua zuen lagun bati zegokiola.

Jarrera "eredugarriagatik", esker ona

Agenteak jabearen etxera joan dira, esateko agertua zela motxila, eta gerora, bera jabea zela baieztatuta, eman diote; ekitaldian, motxila topatu duen gaztearekin bat egin du. Poliziak esker ona publikoki erakutsiko dio, izandako jarrera "eredugarriagatik".

Motxilaren jabeak adierazi duenez, dirua gurasoek behar duten mediku-tratamendua ordaintzeko erabiliko du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste xelebreak gaur Nafarroa Tutera albisteak Eguneko albisteak