Gizartea -

Bilaketa lanak

Urpekaritzan ari zela galdutako gizonezko baten bila ari dira Hondarribian

Atzo arratsaldean, urpeko arrantzan ari zen 30 bat urteko gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi zuen Jaizkibel mendi inguruetan zegoen lekuko batek.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribian uretan desagertutako gizonezko bat aurkitzeko bilaketa lanei ekin diete berriz ere larrialdi zerbitzuek larunbat honetan. Antza denez, urpeko arrantzan ari zen gizona.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Jaizkibel mendi inguruetan zegoen lekuko batek eman zuen abisua, urpekaritzan ari zen gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi baitzuen.30 bat urteko gizona zen.

Zonaldea miatu zuten arren, ez zuten aurkitu.

Larunbat honetan, Ertzaintzako buzoak eta helikoptero bat ari dira lanean, Gurutze Gorriko eta Itsasoko laguntza zerbitzuekin batera, galdutako gizona aurkitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Hondarribia argazkiak Gizartea bideoak Albisteak