Gizartea -

San Fausto jaiak

Gizon bat atxilotu dute Durangon, joan den larunbateko sexu-erasoa egotzita

Erasoa hilaren 14an izan zen, Abadiñon. Larunbat honetan elkarretaratzea egin dute Durangon, Plataforma Feministak deituta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 59 urteko gizonezko bat atxilotu du Durangon (Bizkaia), joan den larunbateko sexu-erasoaren egilea izatea egotzita, Ertzaintzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Segurtasunak Sailak baieztatu duenez, erasoa hilaren 14an izan zen, Abadiñon, baina ostiral honetan salatu dute.

Larunbat honetan, arratsaldean, identifikatu, aurkitu eta atxilotu dute ustezko erasotzailea, 59 urteko gizonezkoan, Durangon. Atxilotua igande honetan geratu da epailearen esku.

Elkarretaratzea

Sexu erasoa salatzeko, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Durangoko Andra Maria plazan, Plataforma Feministak deituta, "Eraso sexistei ez" lelopean. 15 minutuz jaiak eten dituzte, protesta gisa.

-----------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea albisteak Durango argazkiak Gaurko azken ordukoa