Gizartea -

ASTEBURUAN

44 salaketa jarri dituzte Dantxarinean arma, droga eta borrokekin lotuta

Kontrol bereziak egin zituzten larunbatean Urdazubi-Urdax aisialdirako gunean. Salatuen arteko gehienak frantsesak dira.

Dantxarinean konfiskatutako materiala. Argazkia: Foruzaingoa.
Dantxarinean konfiskatutako materiala. Argazkia: Foruzaingoa.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak 44 salaketa jarri ditu asteburuan Dantxarinean, droga, arma eta borrokekin lotuta.

Kontrol bereziak jarri zituzten larunbatean Urdazubi-Urdax aisialdirako gunean, asteburuetan delituak eta herritarren segurtasunaren aurkako faltak egin ohi dituzten pertsona asko biltzen direlako bertan, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Asteburu honetan salatutako gehienak frantsesak dira: kalamua, haxixa, kokaina edo speed atzemateagatik, 22 salaketa jarri dituzte; 12 salaketa arma zuriak (labanak eta aiztoak), beisbol bateak eta hiru burdinazko barra izategatik jarri ditzute; eta hamar, borrokan aritzeagatik.

Foruzaingoak Jendarmeriari jakinaraziko dizkio herritar frantsesen datuak, delituak edo faltak behin baino gehiagotan egin dituztenenak bereziki.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak argazkiak Drogak albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak