Gizartea -
ASTEBURUAN
44 salaketa jarri dituzte Dantxarinean arma, droga eta borrokekin lotuta
Kontrol bereziak egin zituzten larunbatean Urdazubi-Urdax aisialdirako gunean. Salatuen arteko gehienak frantsesak dira.
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Foruzaingoak 44 salaketa jarri ditu asteburuan Dantxarinean, droga, arma eta borrokekin lotuta.
Kontrol bereziak jarri zituzten larunbatean Urdazubi-Urdax aisialdirako gunean, asteburuetan delituak eta herritarren segurtasunaren aurkako faltak egin ohi dituzten pertsona asko biltzen direlako bertan, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Asteburu honetan salatutako gehienak frantsesak dira: kalamua, haxixa, kokaina edo speed atzemateagatik, 22 salaketa jarri dituzte; 12 salaketa arma zuriak (labanak eta aiztoak), beisbol bateak eta hiru burdinazko barra izategatik jarri ditzute; eta hamar, borrokan aritzeagatik.
Foruzaingoak Jendarmeriari jakinaraziko dizkio herritar frantsesen datuak, delituak edo faltak behin baino gehiagotan egin dituztenenak bereziki.