Gizartea -

Istripua

N-622 errepidea moztuta dago Gasteizen, kamioi baten zama erorita

Kamioi batek zeraman harea errepidera jausi denean gertatu da istripua, Arangizen, Bilboko noranzkoan. Bi pertsona arin zauritu dira.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona arin zauritu dira hiru ibilgailuk talka egin dutenean, N-622 errepidean, Arangizen (Gasteiz).

Errepidea moztuta dago Bilboko noranzkoan, eta autoak AP-1 errepidera desbideratzen ari dira.

Kamioi batek zeraman harea errepidera jausi denean gertatu da istripua, asteazkenean 1:15 inguruan.

Santiago ospitalera eraman dituzte bi zaurituak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripu Hilgarriak