Gizartea -

Terrorismoa

Lau urteko kartzela zigorra jihadismoan trebatzeagatik Iruñean

Fiskaliarekin akordioa lortuta, zehapena onartu du Amine Bouyardanek. Nafarroako hiriburuko tetegi batean, eduki terrorista ikusten zuen zigortuak Internet bidez.

Amine Bouyardane, Audientzia Nazionalean / EFE.
Amine Bouyardane, Audientzia Nazionalean / EFE.
Amine Bouyardane, Audientzia Nazionalean / EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau urteko kartzela zigorra onartu du Amine Bouyardanek, jihadismoan trebatzeagatik eta terrorismoari gorazarre egiteagatik. Iruñeko tetegi batean postulatu jihadistetan trebatzea egotzi zioten kondenatua. Estatu Islamikoari gorazarre egitea eta bere propaganda zabaltzea leporatzen dizkioten Salim Aghmirrena zen tetegia.

Urrian atxilotu zuten, Calahorran (Errioxa), eta Audientzia Nazionalak epaitzea aurreikusten zen, baina azkenean, ez da ahozko saiorik izan, Fiskaliak eta Bouyardanek lortutako akordioaren ostean.

Ministerio Publikoak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu zuen trebatzeagatik eta gorazarre egiteagatik. Hitzarmenean, Bouyardanek bi urteko zigorra, zortzi urteko inhabilitazioa eta urte bateko zaintzapeko askatasuna onartu ditu delitu bakoitzeko.

Guardia Zibilak behin behineko akusazio idatzian dioenez, "Estatu Islamikoaren diskurtso jihadista barneratuta duen pertsona" bat da, "Espainian atentatu bat egitea erabaki lezakela" baztertu gabe. Akusatutak, izan ere, segurtasun neurriak handitu zituen, polizien aurrean oharkabe pasatzeko helburuarekin, zelatatuta zegoenaren susmoa zuen eta.

Fiskaliaren arabera, 2015eko irailean jihadismoan trebatzeko prozesua hasi zuen Bouyardanek Aghmirren tetegian. Hilabete horretan atxilotu zuten establezimenduaren jabea. "Besteen bizitza eta segurtasunaren kontrako ekintza bortitzak egiteko gai izateko entrenatzea" zen bere helburua, eta eduki jihadista ikusten zuen; hala nola, abestiak, borrokak, hilketak eta abar. Tegeriko WiFia kontrolatuta lortu zuen informazioa poliziak.

Bere etxean atxilotu zuten, 2016ko urriaren 25ean. Pendrive eta disko gogor baba atzeman zizkioten Calahorrako ileapaindegian.

Barne Ministroaren arabera, Parisen egindako ekintza terroristen alde agertu zen Bouyardane, baita Siria eta Irakera Estatu Islamikoan borrokatzera joan diren terroristen alde ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Jihadismoa hoy