Gizartea -

Hilketa

Gizon bat hil dute labankadaz, Burlatako taberna batean

Erasotzailea ez dute oraindik atxilotu, ihes egin zuelako. Foruzaingoa haren bila ari da. Lekukoen arabera, txanoa eta eskularruak zeramatzan.

Hilketa Burlatan
Hilketa Burlatan
Foruzaingoa gizon bat labankadaz hil duen pertsonaren bila dabil

1:08

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

37 urteko gizon bat hil dute labankadaz gaur goizaldean, Burlatako (Nafarroa) taberna batean. Erasotzailea ez dute identifikatu, eta Foruzaingoa haren bila ari da.

Efek Foruzaingoari azaldutakoaren arabera, 21:30 aldera gertatu zen erasoa, Burlatako Nogalera tabernan. Biktima emakume batekin zegoela, burua txano batez estalita eskularruak jantzita zeramatzan gizon bat hurbildu eta bularrean sastatu zuen.

Erasotzaileak berehala ihes egin zuen, eta foruzainak haren bila ari dira. Sendagileek biktima suspertzea lortu zuten, eta, Nafarroako Ospitalegunea eraman zuten arren, handik gutxira hil egin zen, labankadak eragindako zauri larrien ondorioz.

Poliziak azaldu duenez, ez dakite erasotzailea nor den eta ez dute atxilotu. Horrez gain, foruzainak  "hainbat ikerketa ildo aztertzen ari direla" argitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Delituak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Burlata Albisteak Erailketak albisteak Tabernak gaur