Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Irunen koman aurkitutako neskari nork eraso zion ikertzen ari da Ertzaintza

Gizartea

Gertaera

Irunen koman aurkitutako neskari nork eraso zion ikertzen ari da Ertzaintza

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/01

Biktima, 25 urteko neska irundarra, Donostiako Ospitalean dago. Koma egoeran iritsi zen arren, arriskuz kanpo dago.

1:25
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Atzo Irungo (Gipuzkoa) saihesbidearen alboan ahoa estalita eta eskuak zein oinak lotuta zituela aurkitu zuten neskari nork eraso zion ikertzen ari da Ertzaintza, Segurtasun Sailaren arabera.

Biktima Donostiako Ospitalean eraman zuten, koma egoeran. 25 urteko neska irundarra arriskuz kanpo dago.

10:30ean aurkitu zuten emakumea, GI-636 errepidearen aldamenean dagoen ezponda estaltzen duen landaredi eremu batean, Gipuzkoako hiriko saihesbidean. Suhiltzaileek erreskatatu zuten. Badirudi aurkitu zuten tokitik oso gertu bizi zela neska.

Gertaturakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du Irungo Udalak ohar batean, bihar, 19:00etan.

Udaletxeko alderdi guztiek salatu dute erasoa, biktima lehenbailehen osatu dadila espero dutela adierazteaz gain.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena