Gizartea -

HEZKUNTZA

EHUko inprimakietan, sexuaren atalean, hirugarren aukera bat egongo da

Ikasturte honetatik aurrera, gizon eta emakume aukerez gain, 'Beste aukerak' edo 'ez binario' izeneko laukitxoa izango da EHUko inprimaki guztietan.

Bizkaia Aretoa. Argazkia: EHU
Bizkaia Aretoa. Argazkia: EHU
Bizkaia Aretoa. Argazkia: EHU

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) bere inprimaki guztietan hirugarren aukera bat gehituko du sexuari dagokion atalean: 'Beste aukerak' edo 'Ez binario'. Hala erabaki du EHUko Gobernu Kontseiluak gaurko saioan.

Horrenbestez, ikasturte honetatik aurrera Euskal Herriko Unibertsitateko inprimaki guztietan, sexuari dagokion atalean, hirugarren aukera bat agertuko da: 'Beste aukerak' edo 'Ez binario'.

Gradu eta master eskaintza berria

Bestalde, 2018-19 ikasturteari begira, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak gradu berri bat eskainiko du, hain zuzen ere, Ingeniaritza Mekanikoa eta Ingeniaritza Industrial eta Automatikoa uztartzen dituen gradu bikoitza.

EHUk eskaintzen duen hirugarren gradu bikoitza izango da eta Gipuzkoako campusean eskainiko den lehena. Beste bi gradu bikoitzak (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua eta Zuzenbideko Gradua, eta Gradu bikoitza Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan) Bizkaian eskaintzen dira: lehena, Sarrikon eta bigarrena, ostera, Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

Halaber, datorren ikasturtean eskainiko dituzten master berriei dagokienez, Fabrikazio Digitalari buruzkoa eta Materialei buruzkoa nabarmentzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU albisteak EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak