Gizartea -

Elkarretaratzea

Irunek gaitzetsi egin du koman topatu zuten emakumearen aurkako erasoa

1.500 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin dute erasoa arbuiatzeko eta biktimari babesa agertzeko.

Elkarretaratzea Irunen. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea Irunen. Argazkia: EiTB
Elkarretaratzea Irunen. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.500 pertsonak baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Irunen (Gipuzkoa), herriko emakume gazte batek jasandako erasoa gaitzesteko. Biktima koma egoeran topatu zuten asteartean, errepide baten ondoan, ahoa estalita eta eskuak lotuta. Gaztea hobera egiten ari da ospitalean, eta dagoeneko berreskuratu du konortea.

Elkarretaratzea Udalak deitu du, eta, berta, Jose Antonio Santano alkatea, udal talde guztietako zinegotziak eta beste hainbat kargudun publiko izan dira.

"Irun indarkeria matxistaren aurka" leloa hartuta, 1.500dik gora auzokide izan dira, isilik, gaitzespena agertzeko.

 

 

IRUN ELKARRETARATZEA

Argazkia: EiTB

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa EAE albisteak Irun albisteak gaur Eguneko albisteak