Gizartea -

Jazoera

Gizon bat atxilotu dute Trapagaranen beste gizonezko bat sastatzeagatik

49 urteko gizonezko batek sastada jaso du bularrean, ustezko erasotzaileari aurre egiten saiatu denean. Jazoera Zugaztieta auzoan gertatu da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrekari penalak dituen 49 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Trapagaranen, errieta batean eraso bat ekiditen saiatu den beste gizonezko bat sastatzea leporatuta. Jazoera Zugaztieta auzoan gertatu da, ostiral honetan 19:45ak aldera.

Segurtasuna Sailak jakinarazi duenez, gizonezko batek bere atariko bi auzokideekin errieta izan du. Horren bitartean, gizonezko horrek atariko beirazko atea apurtu du, eta hainbat zauri eragin dizkio auzokide bati.

Geroago, ustezko erasotzailea etxera joan da eta aizto batekin itzuli. Orduan beste hainbat lagun erasotzaileari aurre egitean saiatu dira eta horietako batek, 49 urteko gizonezko batek, sastada jaso du bularrean. Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Handik gutxira, Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotu du. Antza, aurretik egindako bi zauri ditu, hori dela eta, Basurtuko Ospitalera eraman dute, bertan artatu dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Delituak argazkiak Gizartea bideoak Trapagaran albisteak Gaurko azken ordukoa