Gizartea -

Polizia operazioa

Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

Barne Ministerioaren arabera, atxilotuak komunikazio lanak egiten zituen ISISentzat, "informatzaile" gisa.

Gizon bat atxilotu dute Ceutan, ISISen aldeko propaganda egitea egotzita

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur, asteazkena, Ceutan, erakartze, doktrinatze eta errekrutatze sare baten kide izatea leporatuta. Polizien arabera, sarea "arriskutsua izan liteke" haien kideek Sirian ISISen jihadistak izan direnekin lotura baitute eta El Principe Ceutako auzoan eragin handia izateko gaitasuna dutelako.

Barne Ministerioak ohar baten bidez zabaldu duenez, atxilotuak komunikazio lanak egiten zituen, "informatzaile" gisa. Estatu Islamikoaren kanal ofizialetatik edukiak lortu, bildu eta banatzen duen pertsonak izan ohi dira.

Gainera, Siriara joan eta bertan hil diren jihadista espainiar askorekin lotu dute atxilotua.

"ISISen propaganda aparatuaren kide eta organizazio terroristaren informazio hartzaile gisa", dio oharrak, "atxilotuak unean uneko berriak eta albisteak zabaltzen zituen".

Halaber, eskuliburuak irmoki jarraitzen zituen; horien helburua oso muturrekoak diren pertsonak "autodoktrinatzea" da.

"Hitzaren jihad deitutakoak" ezartzen dituen jarraibideak beteta, atxilotuak "ideologia terrorista, indarkeria eta errugabeak hiltzea babesten ez zutenen aurkako" mehatxuak zabaltzen zituen bideo eta irudien bidez. Horiez gain, gudariak goraipatu eta martiriak direla adierazten zuen.

Gainera, Barne Ministerioak gaineratu duenez, "atxilotuak beste kideak doktrinatzen zituen", EIaren aldeko konpromisoa areago zezaten, gatazka guneetara joateko informazioa helaraziz eta haien bizilekuetan atentatu terroristak egitea sustatuta.

Operazioak zabalik jarraitzen du, eta 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak egin eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak koordinatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Estatu islamiarra berriak Jihadismoa Gaurko azken ordukoa