Gizartea -

Euskal Kazetaritza Sariak

Ane Irabazalentzat izan da Euskal Kazetaritza 2017 sarietako bat

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak nabarmendu dute EiTBko korrespontsala, guda eta gatazka zonaldeetan egindako lan handiarengatik.

A.E.|EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ane Irazabal kazetariak jasoko du aurten Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatzen dituzten Euskal Kazetaritza sarietako bat.  Sariok, BBKren, Euskaltelen eta Bilboko Udalaren babesarekin, eta LOGI Expressen laguntzarekin antolatzen dituzte kazetari elkarteok.

Euskal kazetariak sailean nabarmendu dute Irazabal, guda eta gatazka zonaldeetan egindako lan handiarengatik. Sari honen seigarren edizioa da, eta helburua EAEko informazioaren profesional eredugarri eta erreferente baten jarduna aitortzea da, Euskadin, maila nazionalean edota nazioartean egindako lanagatik. 2007an (1. edizioan) Manu Leguinechek jaso zuen saria, 2009an (2. edizioa) Sarita Estevezek, 2011n (3. edizioa) Iñaki Gabilondok, 2015ean (4. edizioa) Mikel Ayestaranek eta 2016an (5. edizioa) Jon Sistiagak.

Ane Irazabalekin batera, honako hauek izan dira gainontzeko saridunak: Adierazpen askatasunaren José María Portell saria Gervasio Sanchezi egokitu zaio; Ibilbide profesionala atalean, Mariano Ferrer eta Iñaki Iriarte nabarmendu dituzte; Pertsonaia edo gizarte erakundea izenekoan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Kazetaritza digitala-ri dagokionez, Mikel Iturralde 'Treneando' blogagatik. Sarituak, Euskal Autonima Erkidekogo hainbat komunikabideetako ordezkariek osatutako epaimahai batek aukeratu ditu.

Ekitaldian ere Antton Olariaga omenduko dute eta bere Zakilixut pertsonaia, honen jaiotzaren 40garren urteurrenagatik.

Euskal Kazetaritza Sariak 2017 datorren azaroaren 20an banatuko dira arratsaldeko 19:30ean Bilboko BBK Aretoan (Gran Via kalean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Telebista Euskadi Irratia Ane Irazabal Kazetaritza azken ordukoa