Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Tona erdi kokaina baino gehiago atzeman dute Zarautzen, zulo batean

Gizartea

Drogaren aurkako operazioa

Tona erdi kokaina baino gehiago atzeman dute Zarautzen, zulo batean

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/10

Bost pertsona atxilotu dituzte Gipuzkoan eta Granadan. Guztira, 1,2 tona kokaina atzeman dituzte, Estatuan inoiz harrapatutako handienetakoa.

  • Zarautzen atzemandako kokaina. Argazkia: Espainiako Polizia.

    Zarautzen atzemandako kokaina. Argazkia: Espainiako Polizia.

    Zarautzen atzemandako kokaina. Argazkia: Espainiako Polizia.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Espainiako Poliziak tona erdi kokaina baino gehiago atzeman dute Zarautzen, zulo batean, eta kudeatzen zuen nazioarteko droga trafiko sarea desegin du, Gipuzkoan eta Granadan bost pertsona atxilotuta.

Operazioan, guztira, 1,2 tona kokaina atzeman ditu Poliziak. Espainiako Estatuan inoiz harrapatutako droga kopuru handienetakoa da honakoa, Espainiako Poliziaren arabera.

Atxilotutakoak Erresuma Batuan eta Estatuan bizi ziren.

"Oso ondo lurperatutako" fardeletan gordetzen zuten droga, "Kolonbiako kartelek erabilitakoen modura", esan dute Eugenio Pereiro Polizia Nazionaleko komisarioak eta Blas Garcia droga konfiskatzea lortu duen operazioaren nagusiak.

Nazioartean eta, batez ere, Europan banatzen zuen droga talde honek, eta 2016an abiatutako ikerketari esker lortu dute desegitea.

Erresuma Batuan eta Estatuan finkatuta, kamioilari profesionalak erabiltzen zituzten droga garraiatzeko beste merkantzia legal baten barruan ezkutatuta.

Operazioan, Erresuma Batuko kamioilariaren atzetik joan ziren, Frantziatik Almuñecar (Granada) herrira egindako bidaian.

Kamioilariak 531 kilo kokaina utzi zituen, fardeletan banatuta, Almuñecarreko biltegi batean. Ondoren, lokatz eta hezetasun arrastoekin aurkitu zituzten ikertzaileek droga fardelak.

Horri esker, Zarauzko (Gipuzkoa) nekazal etxe batean egindako bigarren geldialdian Poliziak droga lur azpian bilatzeari ekin zion.

Hondeamakina baten bidez, bi zulo aurkitu zituzten, eta horietako bakoitzean 678 kilo kokaina zeuden, hainbat fardeletan banatuta,  Almuñekarreko biltegian atzemandakoen berdinak.

Orotara, bi miaketa horietan, 1.200 kilo kokaina baino gehiago atzeman ditu poliziak. Ikerketako iturrien arabera, merkatuan 40 milioi euroko balioa izango luke atzemandako droga horrek. Dosietan banatuta, 120 milioi eurorainoko balioa izatera ere iritsi omen zitekeen.

Eskudirutan 6.000 euro, 35 kartutxo eta pisu handietarako lau baskula ere aurkitu dituzte miaketa horietan. Zarautzen, gainera, marihuana landaketa bat atzeman dute nekazal etxearen lurretan.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena