Gizartea -

Nafarroa

Oilar-jokoak antolatzeagatik Tuterako bi gazte inputatu dituzte

Animaliei tratu txarrak eman izana egotzi diete 19 eta 20 urteko gazteei. 1-6 hilabete arteko zigor-espetxea eta 25.001 eurotik 100.000 eurorainoko isunak dakartza delitu horrek.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ingurugiro Saileko Foruzaingoko agenteek bi gazte inputatu dituzte oilar-jokoak antolatzea leporatuta. Albaitari batek zazpi oilo aztertu ditu, eta Ilundaingo animalia-zentrora eraman dituzte, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Herri-segurtasunerako patruila batek ikerketa abiatu zuen eta, geroago, Foruzaingoko adituei helarazi. La Mejanako etxola batean oiloak aurkitu zituzten, lumarik ez zituztela eta buruetan mokokadekin. Orduan oilo-jokoetan parte hartu izandako 10 lagun identifikatu zituzten. Borrokaldi batean hilzorian geratu zen oiloetako bat, gainerakoek eragindako zauriengatik.

Hori dela eta, oiloen jabeak, 19 eta 20 urteko Tuterako bi gazte, inputatu ditu Foruzaingoak. Ondorioz, Tuterako Instrukziozko 3. Epaitegiaren aurrean deklaratu beharko dute, animaliei tratu txarrak emtea leporatuta.

Zigor-Kodearen arabera, etxe-animaliei tratu txarrak ematea edo animaliekin egindako legez kanpoko ikuskizunak egitea 1-6 hilabete arteko espetxearekin zigortzen da. Bestalde, Animaliak Babesteko Foru Legearen arabera, antzeko delituak zigortzen ditu 25.001 eurotik 100.000 eurorainoko isunekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tutera berriak Delituak bideoak Albisteak