Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Delitu-itxura egitea leporatu diote Irunen zaurituta aurkitutako emakumeari

Azken ordua

Bi urtean sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxi

Gizartea

Gipuzkoa

Delitu-itxura egitea leporatu diote Irunen larri zaurituta aurkitutako emakumeari

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/14

Eskuak lotuta, ahoa estalita eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko emakumea urriaren 31n, haren etxetik oso gertu.

  • Gaztea aurkitu zuten tokia. EiTB.

    Gaztea aurkitu zuten tokia. EiTB.

    Gaztea aurkitu zuten tokia. EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ertzaintzak delituaren itxura egitea leporatu dio Irunen larri zaurituta, eskuak lotuta eta ahoa estalita eta koma egoeran agertu zen emakume gazteari, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

GI-636 errepidearen Irungo saihesbidearen alboan dagoen ezponda batean aurkitu zuten 24 urteko emakumea urriaren 31n, 10:30 aldera, haren etxetik oso gertu.

Suhiltzaileek biktima erreskatatu zuten sasi eta zuhaixka artetik, zailtasun handiekin.

Bertatik ateratakoan, Donostia Ospitalera eraman zuten, anbulantziaz.

Emakumea aurkitu eta bost egunera, Segurtasun Sailaren “hipotesi nagusia, frogei erreparatuta, jazoeraren egilea emakumea bera izan zela” zen.

Ondorioz, Ertzaintzak delituaren itxura egitea egotzi dio emakume gazteari, eta horrela jakinarazi dio auziaren ardura bere gain hartu duen epaileari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena