Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gasteizen duela hiru urte izandako hilketa matxistaren epaiketa, abian

Gizartea

Emakumeen kontrako indarkeria

Gasteizen duela hiru urte izandako hilketa matxistaren epaiketa, abian

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/14

Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du emakumearen bikotekide ohiarentzat. Estatuko Abokatutzak 25 urteko zigorra galdegin du.

1:08
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Gasteizen duela hiru urte bikotekide ohia hiltzea egotzita, 45 urteko gizonezkoaren kontrako epaiketa abiatu dute gaur Arabako Lurralde Auzitegian. Gaurko saioan epaimahaia aukeratuko dute; bihar, asteazkenarekin, akusatuak deklaratuko du.

Arabako Fiskaltzak 20 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, bikotekidea labanaz eta buruan kolpe bat emanda hiltzeagatik. Hilketa Pilar auzoan jazo zen, 2014ko azaroaren 1ean.

Akusatuak zuen tabernan lan egiten zuen biktimak. Hain justu, ekainean sei urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten taberna horretan drogarekin trafikatzeagatik.

Fiskaltzaren arabera, gizonak bat-batean eta labana bat erabilita eraso zion emakumeari, "hiltzeko asmoarekin". Gero, "objektu sendo batekin" jo zuen buruan. Hilketa egin ondoren, "dena garbitu zuen eta etxetik joan zen, atea itxita". Giltzak eta emakumearen bi sakelakoak eraman zituen berarekin, fiskalaren akusazio idatziaren arabera.

Hilketa delitua egotzi dio, eta zirkunstantzia larrigarritzat jo du biktimaren bikotekide ohia izatea. Kartzela zigorraz gain, emakumearekin izandako alabaren guraso-ahala kentzea eta biktimaren lau alabei eta gurasoei 420.000 euroko kalte-ordaina ematea galdegin du.

Estatuko Abokatutzak bat egin du Fiskaltzaren eskariarekin, baina 25 urteko kartzela zigorra eskatu du.

Akusatuaren abokatuak absoluzioa eskatu du, errugabea dela eta hilketa delitua egozteko nahikoa froga ez dagoela iritzita. Defentsak bere idatzian gogorarazi duenez, ez dute labana topatu, ezta "objektu sendoa" identifikatu ere.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena