Gizartea -

Iruzurra

Hiru pertsona atxilotu dituzte Bilbon Lanbideri 161.791 euroko iruzurra egiteagatik

Horietako batek nortasun faltsua erabili zuen diru-laguntzak kobratu ahal izateko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Bilbon dokumentuak faltsutzea eta maula egitea egotzita. Zehazki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestazioak kobratzeko iruzur egitea leporatu diete. 161.791 euroko iruzurra egin dute hiru atxilotutakoek.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak ohar batean jakinarazi duenez, atxilo hartutako batek ez zegozkion 81.000 euro jaso ditu 2010etik. Bikotekidea duela bi urte atxilotu zuten, arrazoi berarengatik.

Beste atxilotuak 45.000 euroko maula egin du, eta hirugarrenak nortasun faltsua erabili zuen laguntzak jasotzeko (35.000 euro). Guztira, baina, 99.000 euro jaso ditu bidegabe.

Espainiako Poliziaren Bilboko Probintzia-Komisariako Muga eta Atzerritarren Brigadak egin du ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Eusko Jaurlaritza Delituak Iruzurrak Lanbide albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta