Publizitatea
X

Irratia zuzenean

U-1ean pilotakada jaso zuen biktima batek Poliziaren aurkako kereila aurkeztu du

Azken ordua

Bi urtean sozietateen gaineko zerga % 28tik % 24ra jaistea adostu dute EAJk eta PSEk

Itxi

Gizartea

Katalunia

U-1ean pilotakada jaso zuen biktima batek Poliziaren aurkako kereila aurkeztu du

Agentziak | Erredakzioa

2017/11/14

Roger Españolek kereila aurkeztu du pilota bota zuen polizaren zein pilotakadaren unean zeuden bi agintarien aurka ere.

  • Roger Español asteartean emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB.

    Roger Español asteartean emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB.

    Roger Español asteartean emandako prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Roger Españolek, urriaren 1ean aurpegian pilotakada jaso zuen biktimak, lesioengatik kereila bat aurkeztu du, astearte honetan, pilotakada bota zuen polizia nazionalaren zein une horretan zeuden bi agintarien aurka ere. Españolek ikusmena galdu zuen begi batean Erreferendumaren egun hartan, eta pilota bota zuen agentearen irudiak badirela esan du prentsaurrekoan, baina agentearen plaka zenbakia ez dutela gaineratu du.

Anais Franquesa bere abokatuak gaineratu duenez, poliziak 15 metro baino gutxiagora tiro egin zion "une horretan han zeudenen bizitza arriskuan jarriko zuela jakinda"; eta, hori guztia bere nagusien aurrean.

Roger Españolek azaldu duenez, pilotakadaren eraginez ikusmena galdu du begi batean, baina ebakuntza bati esker begi-globoa mantendu ahal izan duela azaldu du. Hala ere, buruko min handiak jasaten dituela, aurpegiko hezur bat apurtuta duela eta zorabioak izan ohi dituela esan du.

Talka zuzena

Haren esanetan, pilotakada jaso zuen unean Polizia Bartzelonako Ramon Llull ikastetxetik erretiratzen hasia zen eta bera etxerantz zihoan. “Ez nuen ikusi pilotakada zein poliziak jaurti zuen, ez nuen neure burua babesteko erreflexurik izan eta zuzenean begian eman zidan”, gaineratu du.

Roger Españolek azaldu duenez, Bartzelonako 7. Instrukzio Epaitegian aurkeztu du kereila, zer gertatu zen zehazteko eta erantzukizunak argitzeko.

Kataluniako Parlamentuak gomazko pilotak erabiltzea debekatu bazuen ere, horiek Katalunia itzuli izana deitoratu du: “Ez dut niri gertatu zaidana beste inori gertatzerik nahi, ez dago eskubiderik, gogorregia berriro ere errepikatzeko”.

“Estatu espainiarrean gomazko pilotaz zauritutako azken pertsona izan nahi dut”, aldarrikatu du. Hori dela eta, Human Rights Watch eta Amnistia Internazionalarekin kontaktuan jarri da eta Estatuko beste hainbat erakunderekin ere harremanetan ipini nahi du, eztabaida hori mahai-gaineratzeko.

 

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena