Gizartea -

SUTEA

Olio depositu bat erre da Gasteizko enpresa batean

Suteak ez du zauriturik eragin.

Suhiltzaileak sutea itzaltzen. @bomberos_vg
Suhiltzaileak sutea itzaltzen. @bomberos_vg
Suhiltzaileak sutea itzaltzen. @bomberos_vg

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko suhiltzaileek bart (azaroak 14) hiriburuko enpresa batean 80.000 litroko olio deposituan sortutako sutea itzali dute zauriturik eragin gabe.

Sutea gauerdia igarota piztu zen tratamendu termikoen enpresa batek piezak hozteko erabiltzen duen olio edukiontzi batean.

Sugarrak hamar metroko altuerara heldu ziren, eta Jundizko industrialdean dagoen pabiloiaren estalkia, instalazio elektrikoak, motorrak eta garabi bat, besteak beste, kaltetu ziren.

Gasteizko Udalak azaldu duenez, suhiltzaileak goizaldeko hiru eta erdiak arte aritu ziren sugarrak itzaltzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea