Gizartea -

Trafikoa

Bi pertsona zauritu dira AP-8an, Zornotzan, izandako istripu batean

Bi autok elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da. Pilaketak sortu dira Bilborako bidean.

Garabiak eraman ditu istripua izan duten bi autoak. Argazkia: Iker Salgado
Istripua Zornotzan. Iker Salgado
Bi pertsona zauritu dira AP-8an, Zornotzan, izandako istripu batean

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Istripua izan da goizean AP-8 autobidean Zornotza parean, Bilborako bidean, eta bi pertsona zauritu dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:45ean jazo da, autobideko 91. kilometroan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute, eta horietako bat errepidean iraulita geratu da. Bi pertsona zauritu dira, eta Galdakaoko Ospitalera eraman behar dituzte.

Ertzaintzak autobideko hiru erreietako bi itxi ditu, eta, ondorioz, pilaketak sortu dira, Durangoko ordainlekuraino. 10:00etarako, baina, ohikoa zen ibilgailuen joan-etorria.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilboko azken albisteak Amorebieta-Etxano berriak Trafikoko telefonoak Trafikoko web-kamerak Bilbon Albisteak A-8 Autobidea