Gizartea -

Istripua

50 urteko motorzale bat hil da Donostian izandako istripu batean

Ezbeharra Otxoki pasealekuan gertatu da. Gidatzen zuen motorra kontrako erreian sartu da eta auto batekin eta ziklomotor batekin talka egin du.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat hil da arratsalde honetan Donostian, gidatzen zuen motorrak ibilgailu batekin eta ziklomotor batekin talka egin ostean, Udala eta SOS Deiak larrialdi zerbitzuak jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 15:30ean jazo da, Otxoki pasealekuan, Garbera eta Intxaurrondo artean. Motorra errepidetik atera, kontrako erreian sartu da eta auto bat eta ziklomotor bat jo ditu.

Biktima 50 urteko donostiarra da. Larri zaurituta ospitalera eraman dute eta bertan hil da.

Ziklomotorra gidatzen zuen laguna ere erietxera eraman dute. Zauritu dago, baina haren egoera ez da larria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Donostiako azken albisteak Gizartea bideoak Albisteak