Gizartea -

Zirkulazioa

Kamioi batek su hartu du AP-8an, Oiartzunen, eta autobidea itxi dute

Gidariak kamioia bide bazterrean gelditzea lortu du eta onik atera da. Lau kilometroko pilaketak izan dira.

Kamioi batek su hartu du AP-8an, Oiartzunen

0:49

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kamioi batek su hartu du AP-8 autobidean, Oiartzun parean, eta hiru erreiak itxi egin dituzte, Irungo noranzkoan. Lau kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Ezbeharra 18:45ean gertatu da, Irungo ordainlekutik kilometro bat baino gutxiagora, kamioiaren atoiak su hartu duenean. Gidariak kamioia bide bazterrean gelditzea lortu du eta onik atera da. Pneumatikoak zeramatzan atoian eta sute handia piztu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta Ertzaintzak autobidea itxi egin du Irungo noranzkoan, zirkulazioa GI-636 errepidetik bideratuta.

21:00ak igarota, errei bat behin-behinean ireki dute, ilaran harrapatuta geratu diren ibilgailuei irtetea ahalbidetzeko.

22:45 inguruan, ostera, berriro itxi dute autobidea, ezbeharraren tokian garbiketa lanak egiteko eta kamioia erretiratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Gizartea Irun argazkiak Oiartzun albisteak Gaurko azken ordukoa A8 autobidea gaur