Gizartea -

ERASKUSKETA MUGIKORRA

Komuna ez da zakarrontzia

Komunaren Mundu Eguna ospatzen da igande honetan, NBEak deituta, eta horrekin bat eginez, "Exporetrete" erakusketa jarri dute martxan EAEko hainbat erakundek.

Exporetrete, Irun
Exporetrete, Irun
Exporetrete, Irun

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko uraren kontsorzio eta mankomunitateek, URA Euskal Agentziak eta Aclima Ingurumenaren Klusterrak "Exporetrete" erakusketa ibiltaria jarri dute abian, komuna behar bezala erabiltzen erakusteko eta zakarrontzi gisa erabil ez dezagun kontzientziatzeko.

Bilbon abiatu zen erakusketa ibiltaria eta Irunen dago asteburu honetan. Komunaren Mundu Eguna ospatzen da igande honetan, NBEak deituta, eta horrekin bat egingo du ekimenak.

Laster Gasteizen eta Donostian ere izango da erakusketa eta antolatzaileek esan dutenez, "ohikoegiak diren praktika txarrekin amaitu" nahi dute ekimen honen bidez. Izan ere, toallitak, jana, margoak, botikak, olioa eta beste hainbat produktu botatzen ditu jendeak komunetik edo sukaldeko arraskatik, eta hori ez litzateke egin behar.

Iglu handi batean dago instalazioa: 12 panel ditu eta hainbat bideo. Ukitu daitezkeen elementuak daude bertan, eta ibilaldi interaktibo bat ere proposatzen dute komuna gaizki erabiltzearen ondorioei buruz kontzientziatzeko.

Izan ere, gure hodiak ataskatzeaz gain, duela gutxi Donostian gertatu zen bezala, itsasora ere heltzen dira elementu toxiko horiek, arrainek jan egiten dituzte, eta ondorioz, gure elikadura katean sartzen dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
NBE argazkiak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Euskal Herriko kutsadura gaur