Gizartea -

Gastroenteritis agerraldia

Usurbilgo ura edangarria da dagoeneko

Frogek agerian utzi dute kutsatutako ura ez zela Añarbekoa, herriko ur hornidurakoa baizik.

Usurbil. Argazkia: EiTB
Usurbil. Argazkia: EiTB
Usurbil. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak Usurbilgo ura dagoeneko edangarria dela jakinarazi dio Udalari, eta, ondorioz, iturriko ura ez edateko agindua bertan behera uztea aholkatu dio.

Azken 48 orduotako azterketetan ikusi dute ura edangarria dela, beraz, arazorik gabe edan daiteke iturriko ura Usurbilen.

Herritar ugari gaixotu dituen gastroenteritis agerraldiaren ostean egindako frogetan egiaztatu dute kutsatutako ura ez zela Añarberen sarekoa, baizik eta herriko ur hornidurakoa.

Dena dela, ezin izan dute argitu birusa nondik iritsi den. Birusaren ondorioz herritar askok goragalea, beherakoa eta sabeleko mina izan dute. Era berean, buruko mina eta sukarra ere eragiten du birusak, baina inor ez da larri gaixotu eta ez dute ospitaleratzerik izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Gaixotasunak albisteak Usurbil argazkiak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak gaur Ura