Gizartea -

Iragarpena

Orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak mendi inguruetan, eguerditik aurrera

Abisu horia egongo da indarrean EAEn, 15:00etatik gauerdira arte. Batez ere, hegotik joko du haizeak. Halaber, baso-suteak izateko arriskuagatik ere ezarri dute abisu horia.

Larrabetzu. Argazkia: Ibon Maguregi.
Larrabetzu. Argazkia: Ibon Maguregi.
Larrabetzu. Argazkia: Ibon Maguregi.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak asteazkenen honetan EAEko mendi inguruetako haizeguneetan, 15:00etatik 24:00etara.

Orduko 100 kilometrorainoko haize-boladak espero dira, bereziki, mendebaldean.

Era berean, abisu horia ezarri dute EAEn, baso-suteak sortzeko arriskua handia baita. 15:00etatik 24:00etara egongo da indarrean.

Lanbro arinarekin esnatu da eguna, baina, orduek aurrera egin ahala, zerua garbitzen joango da, eta, arratsalderako, ostarteak izango dira nagusi. Hego-osagaiko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.

Tenperatura minimoak igo egingo dira, gutxi bada ere, bereziki isuri atlantikoan. Maximoak, berriz, bere horretan mantenduko dira.

Arabako hainbat gunetan izotza egingo du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal mendiak bideoak Eguraldia Bilbao Gizartea Albisteak