Gizartea -

EAEn

Minbizia jasan ostean nork bere burua zaintzeko tailerra abian da Euskadin

'Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen' tailer berriaren saio batean hartu dute parte gaur Donostian Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak.

Minbizia gainditu ondoren egunerokotasuna berreskuratzeko tailerra, martxan

1:14

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbizia jasan duten pertsonen osasuna zaintzen ikasteko lehen tailerra ipini du martxan Eusko jaurlaritzak. Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, "gainditze eta itxaropen ikasgaiak" irakasten dituzte.

Urkullu lehendakariak eta Jon Darpon Osasun sailburuak Donostiako Gros auzoko anbulatorioan izan dira, "Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen" tailerreko saio batean parte hartzen. Osakidetzaren Osasun Eskolaren baitan antolatutako "Paziente Bizia" egitasmoa da.

Ondoren egindako aurkezpen ekitaldian lehendariak nabarmendu duenez, "tratamentua amaitu ostean minbizia duten gaixoek dituzten beharrak egoki asetzea oso garrantzitsua da", batez ere "arlo psikologiko eta emozionalari" dagozkionak.

Ekitaldian emandako datuen arabera, bularreko minbizia da emakumeek gehien jasaten dutena, eta gaixoen % 86k lortzen du gainditzea; tumoreak dituzten haurren kasuan, berriz, % 80 sendatzen dira.

Informazio hori kontuan izanik, Eusko jaurlaritza Euskadiko Onkologia Plan Integrala lantzen ari da, "heriotza-indizeak behera egiten jarraitzeaz gain, gaixoen beharrak asebetetzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osasuna albisteak Urkullu azken albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gaurko azken ordukoa