Gizartea -

Lau sute EAE-n

Suteak izan dira Zumarragan, Gasteizen, Donostian eta Elgoibarren

Zumarragaren kasuan, zahar-egoitza bat hustu behar izan dute. Gainerako kasuetan, etxebizitzetan izan dira suak.

Zentroa hutsarazi egin behar izan dute sutearen ondorioz. Argazkia: Euskadi Irratia
Leiho bat belztuta, eraikineko bigarren solairuan
18 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

1:21

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 18 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. Hala ere, zauritu guztiak onik dira eta dagoeneko jaso dute senda-agiria.

18 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 18 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute  senda-agiria.

Lau pertsona artatu behar izan dituzte Donostian

Bestalde, kea arnastu ondoren hiru pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, eta laugarren bat erredurak izan ditu. Sutea eguerdian piztu da etxebizitza batean, eta suhiltzaileek itzali dute.

Donostiako Udalak agiri batean jakitera eman duenez, sua 11:15 aldera piztu da Zarautz Etorbideko etxebizitza baten zazpigarren solairuan. Antza denez, ohe-estalki batek su hartu du, ondoren sugarrak alboko gelara zabaldu dira.

Iturrien arabera, suteak ke-mordoa sortu du eta eskailerako hutsunetik hedatu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 13:15 aldera eraikinean lanean ari ziren oraindik.

 

Donostian sei pertsona ospitaleratu dituzte etxe batean izandako suteagatik
Donostian sei pertsona ospitaleratu dituzte etxe batean izandako suteagatik
Donostian sei pertsona ospitaleratu dituzte etxe batean izandako suteagatik

0:47

 

Pertsona bat etxeko balkoitik erreskatatu dute Elgoibarren

Gainera, suhiltzaileek pertsona bat erreskatatu dute eguerdian, Elgoibarren (Gipuzkoa). Bosgarren solairuko etxebizitza batean sua piztu da eta bizilagunak babesa hartu du balkoian.

Suhiltzaileen eta Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sua 12:00ak aldera piztu da etxebizitza horretan, San Roke kaleko zazpi solairuko eraikinean.

Suak eta keak etxebizitza ia guztiz kiskali dute, suhiltzaileek zehaztu dutenez. Pertsona erreskatatu eta Mendaroko ospitalera eraman behar izan dute, kea arnastu baitu.

 

Elgoibarren izandako sute ikusgarri baten ondorioz, lagun bat ospitalean
Elgoibarren izandako sute ikusgarri baten ondorioz, lagun bat ospitalean
Elgoibarren izandako sute ikusgarri baten ondorioz, lagun bat ospitalean

0:46

 

Beste sute bat Gasteizen

Azkenik, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak Araba Suteak Albisteak Gaur Gasteiz Zumarraga Albisteak Gasteizko erdigunea albisteak