Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Emakume bat hil da Zornotzan, auto-istripuan

Haren ibilgailuak talka egin du kamioi baten aurka N-634 errepidean, eta, ondorioz, errepidea itxi, eta AP-8 autobidetik bideratu dute zirkulazioa.

Emakumearen ibilgailua erabat txikituta gelditu da. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Emakumearen ibilgailua erabat txikituta gelditu da.
Emakumearen ibilgailua erabat txikituta gelditu da. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat hil da ostegun honetan Zornotzan, auto-istripuan. Emakumearen ibilgailuak talka egin du kamioi baten aurka, N-634 errepidean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 13:00ak aldera gertatu da, N-634 errepideko 95. kilometroan, Zornotzan.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi, eta AP-8 autobidetik bideratu dute zirkulazioa; auto-ilarak sortu dira.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Bizkaiko albisteak Amorebieta-Etxano albisteak Gizartea bideoak Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Gaurko azken ordukoa